XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, w delakoak direkzio konkretu batzu hartzen dituenean, posible da L'-k eta w-k direkzio berbera edukitzea.

L' eta w bektoreen direkzioak berdinak direnean, bektorearen direkzioa duen ardatza, INERTZI ARDATZ NAGUSIA dela esaten dugu.

Solido zurrunaren kasuan, eta masa-zentruari buruz lorturiko L'-ren kasuan, beti da posible, gutxienez hiru ardatz nagusi aurkitzea.

Hiru ardatz hauk elkarrekiko perpendikularrak dira.

Guk ez dugu frogatuko hori horrela denik, horretarako behar den tresna matematikoa, goragoko maila batetakoa da eta.

Baina ontzat hartuko dugu eta horretan finkatuko gara, hurrengo azalpenak egitean.

Har dezagun orain, ardatz nagusiez osoturiko triedroa ().

Sistema hau solido zurrunean fixua da, eta solido zurrunaren sistematzat (SZS) hartuko dugu.

Sistema honen ardatzen direkzioetako bektore unitarioak usub1, usub2 eta uampsub3; dira.

Saia gaitezen, L' eta w bektoreak sistema honetan dituzten osagaien bidez adieraztera.

Modu berean, II inertzi tentsorea ere adierazi beharko dugu sistema berri honetan.

Osagaiak (wsub1, wsub2, wampsub3;) eta (Lsub1, Lsub2, Lampsub3;) deituko ditugu.

Demagun orain, ardatzaren direkzioa duela, hots , dela.